destilazio atmosferiko

1. Kim.

Presio atmosferikoan egiten den petrolio gordinaren destilazio zatikatua, lehen fintze-prozesua dena. Petrolio gordin berotua destilazio-zutabe baten behealdetik sartzen da, frakzioak lurruntze-tenperaturaren arabera bereizten dira zutabearen mailetan eta gero kondentsatu egiten dira. Lortzen diren produktuak gasak, naftak, kerosenoa, gasolioak eta destilatzen ez den hondakina dira. Gasetatik gas erregaia eta petrolio-gas likidotuak bereizten dira. Hondakina hutseko destilazio-zutabera bideratzen da.